baleike.eus

Urteko lehen mendi irteera egingo da igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017-01-10 09:04   Kirola

Urte berria, ibilbide berriak. Hemen gera berriro ere ibilbide berriak eskaintzera. Txangoa igandean, hilak 15ean izango da, goiz buelta noski, eta oraingoan ez gara urrutira joango, Gipuzkoan hasi eta Bizkaian amaituko dugu. 

Udala auzoan hasi eta Besaidetik pasa ondoren (leku oso polita da) Arrazolan amaituko da txangoa. Ibilbide nahiko aproposa Gabonetan hartutako guztiak botatzeko. Beti bezala, irteera goizeko 7.30ean izango da Txomin Agirre kaiko autobus geltokian eta izenak goiko estankoan (943860357) emango dira ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak ohikoak: helduak 6€ eta umeak 4€. Animatu zaitezte, esanda bezela gabonetakoak botatzeko aproposa da eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa