baleike.eus

Inda-Mendi Arabara joango da igandeko goiz bueltan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2016-02-22 10:18   Kirola

Beste irteera bat antolatu du Inda-Mendik. Igande honetan, hilaren 28an, goiz buelta bat egingo da eta oraingo honetan beste lurralde bat ezagutzeko aukera izango da, hain ezezaguna den Araba. 

Ez da hain urrutira joan beharko. Irteera Krutzeta menditik izango da, Jarindo eta Maroto mendiak igo eta Arlabanen amaituko da. Erraza da, ez du zailtasun berezirik. 

Irteera goizeko 7:30ean izango da Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Izenak ostirala baino lehen eman beharko dira goiko estankoan (943860357). Prezioak, betiko moduan, 6 eurokoa izango da helduentzat eta 4 euro umeentzat. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa