Hitz egin dezagun zutaz

Hitz egin dezagun zutaz, Santander, eta esan dezagun orain askoz ere gertuago zaudela zumaiarrongandik.

Zumaiatik Santanderrera 172 kilometro daudela esan dit googlemapsek, eta esango nuke Erribera kalean daukagun Santander bankuaren sukurtsala askoz ere urrunago zegoela, behin eta berriz jartzen zizkigulako gaztelania hutsezko iragarkiak erakusleiho nagusian, non eta Zumaiaren bihotzean. Kolekzio polita daukat osatuta horiekin, eta hemen dauzkazue batzuk.
Gaur, ordea, handik pasatu eta... aibadios!!! Euskara hutsezko iragarkia! Goizeko poza!
Hitz egin dezagun zutaz, Santander, onerako eta zoriontzeko, eta etorkizunean jarraitu orain hasitako bidetik. Eskerrik asko!