ADIERAZPEN EGUNA PRESTATZEKO BILERA

Bihar, maiatzak 20, arratsaldeko 18:30ean, Alondegiko bilera gelan elkartuko gara. Bilera honen arrazoia herritarron artean erabakitze eskubidearen aldeko adierazpen bat idaztea da, eta honekin batera berau zabaltzeko ekainaren 4ean ospatuko den Adierazpen egunaren nondik norakoak prestatzea ere bai. Denon laguntza behar dugu, baita zurea ere. Beraz, gonbidatuta zaude.

Gure esku dago. Zure esku dago.

Zumaiako Gure Esku Dago.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide