SANTELMOETAN ERE, GURE ESKU DAGO

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016ko mar. 24a, 14:33

Aurtengo santelmoetan ere, urtero legez, kalean arituko gara kantuan. Azken urteotan ohitura bihurtu den kantu jira prestatu dugu, eta horrela egin nahi diogu gure ekarpentxoa festari. Aurrekoetan ez bezala ordea, udal gobernuak ez du programan gure ekimena sartu nahi izan, eta Baleikeren bidez zabalduko dugu hitzordua.

Apirilaren 9an, arratsaldeko 19:00etan bilduko gara, giro ezin hobean jendea kantuan jarri eta alaitasun pixka bat partekatzeko.

Kantu jira amaitzeko kriseiluen ekimena burutu nahiko genuke, baina horretarako baimen eskaera egina badugu ere, oraindik ez dugu erantzunik jaso, beraz, honen berri aurrerago eman beharko dugu.

Festetako programa hartzen duzuenean gogoratu apirilaren 9ko hitzordua bertan gehitzea.

Laster arte

Zumaiako Gure Esku Dago