Ekainak 21eko egun handia gero eta gertuago dagoen

Ekainak 21eko egun handia gero eta gertuago dagoen honetan, jada giroa berotzen hasi gara. 800 lagun saretu gara Zumaian, eta oraindik ere bada txartela bete gabe dagoenik ere. Datozen aste buru guztietan kalean izango gara, eta hor izango da erabakitze eskubidearen aldeko oihaletan parte hartzeko aukera. Bestalde, ekainaren 21ean Donostiako Anoetan izango den festa erraldoian parte hartzeko sarrerak eta kamisetak ere salgai izango ditugu. Beraz, gogoan izan, bihar larunbata 19:00tan eta igandean 12:00etan Erribera kalean izango duzuela Gure Esku Dagoren mahaia. Gerturatu, galdetu, saretu, sarrerak eskuratu. GURE ESKU DAGO EKAINAREN 21EAN DONOSTIARA!!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide