BIDEOA: Itzurungo ilunabar magikoak

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2020ko mai. 4a, 07:08

Neguan, kostako mendi lerroen atzean ezkutatzen da eguzkia; baina udaberriak aurrera egin ahala, itsasertzera gerturatzen da, eta maiatzeko lehen egunetan egiten du lehen zanbulla. Orduan hasten dira uda giroko ilunabar magikoak.

Maiatzaren 3ko ilunabarra ederra izan da, baina pauso txiki bat falta izan zaio eguzkiari itsasoan murgiltzeko. Pare bat eguneko kontua izango da, maiatzaren 6rako itsasoan sartzen ikusiko dugu. Ekainaren 24ra arte, egunero pixka bat gehiago urrunduko da kostaldetik. Ondoren, atzerantz bueltatutako da, ertzetik gero eta gertuago, abuztuaren 8aren inguruan berriro hanka lurrean jarri arte. Eta horrela, pixkanaka mendien atzealdean gordeko da berriro, hurrengo maiatzera arte.