baleike.eus

Bi ekintzaile euskaldun atxilotu dituzte Grezian errefuxiatuei bere elkartasuna adierazteagatik

Erabiltzailearen aurpegia ZUMAIAKO ERREFUXIATUEN HARRERA TALDEA 2016-12-29 11:15   Gizartea

Atzo, abenduaren 27ko gauean bi ekintzaile atxilotu zituzten Grezian 8 errefuxiaturi Greziatik irteten laguntzeagatik. Atxilotuek diotenez, Europako migrazioari buruzko legeak salatu nahi zituzten ekintza horren bitartez. Abokatuek aditzera eman dutenez, zortzi urteko kartzela-zigorra jaso dezakete errefuxiatuen giza eskubideak defendatzeagatik. 

Lerro hauen bitartez gure elkartasuna adierazi nahi diegu bi atxilotuei eta Europako mugak milaka pertsonarentzako atxiloketa-leku, gizatasuna galtzeko esparru eta heriotza-eremu bihurtu dituzten Europako gobernuei desobedientzia eta giza eskubideei obedientzia aldarrikatu nahi dugu. Egoera hau salatzeko, bihar arratsaldeko 19:30etan magnolioan elkarteratzea egingo dugu. Mikel eta Begoña askatu eta ongi etorri errefuxiatuak! Sinadura bilketa bat jarri da martxan. Hemen duzue sinatzeko weborria.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Karmele Eizagirre Albizu 2016-12-29 13:22 Erantzuna | #1

Elkarteratzea gaur arratsaldean, abenduak 29an izango da magnolioan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa