Bakelekuaren aldeko zumba saio solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2017ko uzt. 6a, 18:42

Saharako kanpalekuetatik etorritako 30 ume izango dira aurten Urduñako Bakeleku udaleku irekietan. Darahliko gazteak izango dira aurten ere haur hauen begirale lanetan. Bakelekuari laguntzeko, uztailaren 9an zumba saio solidarioa egingo da. 

Goizeko 11:00etatik eguerdiko ordu batera bitartean egingo da saioa, Lubaki kiroldegian. Sarrerak aurrez salgai daude Lubaki bertan, 8 euroan. Egunean bertan 10 euroan izango dira salgai.