Nesken derbirako autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Algorri Taldea 2019ko urr. 8a, 21:43
Algorri taldeak nesken arteko futbol derbira joateko autobusa antolatu du
Algorri Taldeak Realak eta Athleticek datorren igandean (urriak 13) arratsaldeko 16:00etan Anoetan jokatuko duten nesken derbira joateko autobusa antolatu du. Autobusa igandean 14:30ean irtengo da Garoa taberna paretik.

Autobuserako txartelak Garoa tabernan eskura daitezke 6€-ren truke, ahal bada larunbata baino lehen. Autobusa bete arte egongo dira eskuragarri.