Aurreko ostiralean, Euskararen eguna ospatu genuen eskolan.

Era ezberdinetako ekintzak antolatu genituen. Goizean goiz Ahobizi eta Belarriprestek egin zien harrera Haur Hezkuntzako umeei. Beranduago bi eraikinetan Mikel Laboaren hainbat abesti kantatu genituen bera zendu zela 15 urte bete ziren egunean.

Arratsaldean, berriz, euskal kiroletan aritu ziren ikasleak eta eskola egunari amaiera emanez Lubaki Guraso Elkartekoek txokolate goxoa prestatu zuten guztiontzat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide