Tertuliak: Nola lagundu gure seme-alaben garapenean

Zumaiako Herri Eskolak 1. hiruhilekoan hasitako tertuliekin jarraituko du. Haur hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko gurasoentzat antolatu dira.

Maiatzaren 3an eta 10ean izango dira saio berriak. Bi saio hauetan hurrengo gaiaren inguruan jardungo dugu: "Nola lagundu gure seme-alaben garapenean"

NON: Sagarbideko aretoan

NOIZ: Maiatzaren 3an, 14:45ean, euskaraz

Maiatzaren 10ean, 17:30ean, gaztelaniaz

Saioen iraupena ordu eta erdikoa izango da.

Parte hartzeko, eman izena ondorengo loturan:

HEZIKETA INGURUKO TERTULIAK

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide