Trafiko mozketak Aizarnazabalgo duatloia dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko api. 22a, 11:14

Aizarnazabalgo duatloiaren II. edizioa jokatuko da gaur. Duatloia Aizarnazabaldik irtengo da 14:00etan eta 19:30ak inguru amaituko da. Lasterketak, ordea, hainbat trafiko mozketa eragingo ditu eskualdean.

Zumaian esaterako, Zarautz eta Oikiarako norabideetan, ordutegi hauetan, ondorengo errepideak itxita egongo dira:

  • N-634 Zumaiatik hasita Zarautzeraino (noranzko horretan bakarrik), 15:00-17:15 bitartean itxita egongo da.

  • GI-3760 Zumaiatik hasita Meaga bidegurutzeraino, 16:30-18:35 bitartean itxita egongo da.

Errepideak ireki bezain laster, lehen autoek kirolarien atzetik gidatu beharko dute.

Gauzak horrela, Zumaiatik irteteko, honako aukerak egongo dira:

  • Azpeitia, Zestoa, Iraeta, edo Debara joateko, Narrondoitk barrena irten ahal izango da.

  • Aizarnazabalera joateko, aldiz, Narrondotik barrena Iraetara joan beharko da lehenbizi eta bertatik Aizarnazabalera.

  • Zarautz eta Getariara joateko, 15:00etatik 17:15era N-634 errepidea itxita egongo denez, hiru aukera ezberdin egongo dira:

    • Beduatik Meagas gainera egin eta bertatik Zarautz edo Getariara. Aukera hau ez da posible izango 16:30-18:35 bitartean.

    • Autopistatik barrena gidatu Zarautzeraino eta bertatik joan Getariara.

    • Narrondotik barrena Iraetara joan eta ondoren, Meagas gainetik Zarautz edo Getariara.

Zumaiara sartzeko, aldiz:

  • Zarautz eta Getariatik arazorik gabe, eremu hori irekita egongo da.

  • Itziar edo Debatik datozen ibilgailuak, Zumaiako noranzkoan GI-631 errepidea itxita izango dute 14:55-18:20 bitartean. Beraz Arroatik Zumaiara joateko, Iraetatik barrena Muniosorora joan eta Oikiatik Zumaira iritsi daitezke. Eta Zarautzera edo Getariara joan nahi dutenek, Muniosorotik Meagasen barrena joan daitezke.

  • Azkenik, Zestoatik datozenek GI-631 errepidea itxita topatuko dutenez, Iraetatik barrena Muniosora joan eta Beduatik Zumaira iritsi daitezke.

Autobusei dagokionez, Lurraldebusek ohiko zerbitzua eskainiko du baina Zarauzko bidean ez da Getarian geldituko. Gogoratu, San Telmoak direla eta, Zumaiako geldiunea Patxita Etxezarretan egingo duela, Txomin Agirre Kaiara sartu gabe.