Zabalik dago trafiko ordenantzari alegazioak aurkezteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko mar. 30a, 10:47

Zumaiako erdigunean trafikoa antolatzeko ordenantzak jada jaso zuen, martxoaren 16an egindako ez ohiko osoko bilkuran, behin-behineko onespena, udalbatzako kide guztien babesarekin. Orain, dokumentua publiko egin da GAOn eta eskuragarri dago udal webgunean interesdunek beren alegazioak, ekarpenak eta iradokizunak egin ditzaten.

Horretarako gaurtik aurrera 30 lanegun izango dituzte haien proposamenak udaletxean aurkeztu eta erregistratzeko. Behin alegazio epe hori amaitzean Udalak ekarpen guztiak aztertuko ditu behin-betiko dokumentua osatzeko.

Ordenantzaren inguruko informazio gehiago www.zumaia.eus udal webgunean dago eskuragarri.