Lankidetza programak garatzeko diru laguntza deialdia ireki du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko uzt. 22a, 18:01

Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak aditzera eman du gaur, jada zabalik dagoela lankidetza programak antolatu eta garatzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Horiek horrela, esparru honetan lan egiten duten Zumaiako elkarteek, 30 egun izango dituzte beren eskaerak, Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzu edo erregistro nagusian aurkezteko.

Eskaera orriak eta aurkeztu beharreko betebehar, oinarri eta agirien inguruko informazio gehiago www.zumaia.eus webgunean izango dute eskuragarri interesdunek eta beste edozein zalantza argitzeko, 943862200 ere deitu ahal izango dute.