300 lagun inguru bildu ziren atzo Aitzurin Asegarceko pilotarien entrenamendua ikustera

Egun hauetan zehar, Asegarce esku pilota enpresako kideak Zumaian daudela aprobetxatuz, Udaleko Kirol eta Gizarte zerbitzuek, pilotari hauen entretamendua ikusteko gonbidapena luzatu zien herriko pertsona edadetuei. Gonbidapen honi esker, adineko pertsonek, kirolari profesionalen entrenamendu bat ikusteko aukera izan dute.

Horiek horrela, gonbidapena zein entretamendua, guztiz arrakastatsua izan dela adierazi dute Udaletik izan ere, 300 bat lagun inguru bildu ziren atzo Aitzurin aukera paregabe honetaz gozatzeko. Ekimen honek herritarren artean izandako harrera ona dela eta, Udaletik berretsi dute, aurrerantzean ere, horrelako ekintza gehiago sustatu eta antolatuko dituztela zumaiarren gozamenerako.

Era berean, adierazi dute, ekimen hau Gizarte eta Kirol zerbitzuen arteko elkarlanari esker bideratu ahal izan dela eta eskerrak eman dizkie sail hauetako udal langileei  herritarrentzat horrelako ekintza eta aukera polita aurrera eramateagatik.