Haurreskoletako langileok greba

Haurreskolak Partzuergoko langileok ordezkatzen gaituzten hiru sindikatuak (ELA, LAB eta STEILAS) abenduaren 10 eta 16rako bi greba egun deitu dituzte. 

Hezkuntzako gainontzeko sektoreetan egin duen moduan, Eusko Jaurlaritzak ez du Covid-19arekin lotutako inolako aurrekonturik bideratu Haurreskolak Partzuergora.

Haurreskola Partzuergoko gerenteari honako eskaera hauek egiten dizkiogu:

  • Lan hitzarmena eta akordio desberdinak betetzen hasteko konpromisoa har dezala: desplazamendu gehiago ez gauzatu, aparteko orduen erabilerarekin bukatu e.a.
  • Hezkuntzako beste sektoreetan bezala, Lan-hitzarmen berriaren negoziazioa abian jartzeko konpromisoa.

Eusko Jaurlaritza eta Hezkuntza Sailari:

  • Irakaskuntza Publikoan Osakidetzak egiten duen NBEen horniketan Haurreskolak Partzuergoa sartzea.
  • Haurreskolak Partzuergoaren integrazioa Hezkuntza Sailean.
  • Hurrengo urteko aurrekontua handitzea Legebiltzarrak eskatutako doakotasunean urratsak emateko, lan-hitzarmen eta akordioak bete ahal izateko eta kalitatezko hezkuntza zerbitzua bermatu ahal izateko.

Zaintza lanaren garrantzia erdigunean jartzeko ordua da! Abenduaren 10ean %72ko jarraipena izan zuen grebak. Ea biharko egunean ere antzeko jarraipena lortzen dugun!