Zumaiako AEK euskaltegian matrikula zabalik

Irailaren 22ra arte izango dute interesdunek aurtengo ikasturterako izena emateko aukera.

Zumaiako AEK euskaltegian izena emateko epea zabalik dago jada. Irailaren 4tik 22ra arte izango duzue izena emateko aukera: goizeko 09:00etatik 12:00etara edo 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostegunera.

Maila guztiak eta ordutegi malguak dauzkagu: hasiera mailatik hasi eta C2 maila arte; goiz, eguerdi zein arratsaldez. Horrez gain, Zumaian erroldatuta egonez gero eta asistentziaren %80 beteta, udalaren nahiz HABEren dirulaguntzak izango dituzue.

Zatozte AEKra. Zuen bidelagun izan nahi dugu.

Izena emateko 607-62 54 98 zenbakian, zumaia@aek.eus helbidean edo Bidasoa kalea 1 behean egin daiteke.