2024 urteko lehen odol emateko txandak irekita daude

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2024ko urt. 6a, 10:00

2024 urtean ere Online txandak hartzeko aukera izango dute Zumaiako Odol Emaileek.

Asteazkenean, urtarrilak 10, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odol ateraketak izango dira Zumaian.

ONLINE txandak irekita daude igandera arte. Horretarako https://www.gotatanta.eus/eu web orrian sartu txanda hartzeko.

Txandak telefonoz hartzeko, astelehen eta asteartean 609 81 27 06 telefonora deituz edo WhatsAppez hartu daiteke, arratsaldeko 17:30etik 21:00etara.

Odol Bankuko datuen arabera, odol mailak behera egin du eta behar asko dago.

Eman odola, eman bizia!