Zumaiako Odol Emaileen 2024 urteko egutegia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2024ko urt. 4a, 21:04

Zumaiako Odol Emaileek 2024. urtean izango dituzten odol emateak.

2024 urtearen sartu berri gara eta Zumaiako Odol Emaileen egutegi berria ere etorri da.

Beti bezala, bi hilean behin eta asteazkenetan izango ditugu odol emateak, arratsaldeko 16:30ean hasi eta 20:30ean amaituz.

Odola emateko txandak www.gotatanta.eus web orrian hartu dezakegu, odol ematean aurreko aste bukaeran.

Baita ere telefonoz edo WhatsAppez hartu ahal izango ditugu 609 81 27 06 telefonoan, ematea izango den asteko astelehen eta asteartean, arratsaldeko 17:30ean hasi eta 21:00era arte.

Urtarrilaren 10ean izango dugu urteko lehen odol ematea. Beraz, zumaiarrei odola emateko gonbidapena ematen diegu.

Animatu eta Eman Odola, Eman Bizitza!!

Zumaiako Odol Emaileak