Odol ateraldia egingo dute irailaren 6an

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2023ko ira. 1a, 13:00

Ohi bezala, Jubilatuen Etxean izango da hitzordua, hain zuzen ere, 16:30etik 20:30era.

Zumaiako odol emaileek odola emateko aukera izango dute hurrengo asteazkenean, hilak 6. Ohi bezala, Jubilatuen Etxean izango da hitzordua, hain zuzen ere, 16:30etik 20:30era.

Bertan odola eman nahi dutenek aurrez izena emateko aukera izango dute, eta txanda hartzeko epea gaur hasiko da, 14:00etan, webgune honetan. Astelehenean goizeko 8:00etan amaituko da horretarako aukera. 

Zumaiako Odol elkarteko kideek hitzordua hartzeko pausoak azaldu dituzte: aipatutako webgunean sartu, zita erreserbatzeko lekuan klikatu, ordua aukeratu, izen-abizenak eta NAN zenbakia jarri, gorde botoiari eman, mugikor zenbakia eta posta elektronikoa jarri, hitzordua berretsi, eta azkenik mugikorrera iristen den kodea webgunean sartu. 

Dena den, odola eman nahi dutenek hitzordua hartzeko aukera ere izango dute telefonoz edo Whatsapp bidez. Horretarako ordutegi eta zenbakia honakoa izango da: astelehen eta astearte arratsaldean 17:30etik 21:00ra 609-81 27 06 zenbakiaren bitartez.