Odol Emaileak Uztailak 12an Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2023ko uzt. 7a, 13:15

Goiko taulan Odol Bankuko egoera gaur egun. Udarako Odol behar larria dagoenez, deialdi berezia egiten zaie Zumaiarrei odola emateko.

Gotatanta.eus web orrian txandak hartzeko epea ostirala, arratsaldeko 16:00tan irekiko da. Txanda hartzea ordenagailuz edo mugikorraren bidez egin dezakezu.

Zumaiako Odol Emaileek hitzordua hartzeko online aukera ere izango dugu.

Gaur arratsaldean hasi eta astelehenean goizeko 8:00tan itxiko da online txandak hartzeko aukera.
Probetan jarraitzen dugu, beraz, arazoak sortzen badira, aurrez barkamena eskatzen dizuegu.

Hitzordua hartzeko pausu hauek jarraitu behar dira: Jarraibideak
 
Telefonoz edo whatsappez ere hartu daitezke, baina astelehena eta asteartean, arratsaldeko 17:30etik 21:00ra 609812706 zenbakiaren bidez.
Animatu Odola ematera, zure familia eta lagunak ere animatu, behar handia dago eta.
 
Mila esker.
Zumaiako Odol Emaileak