Gaurtik aurrera 'online' hartu ahal izango da hitzordua odola emateko

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2023ko mai. 5a, 14:30

Gaur arratsaldean irekiko da odola emateko txandak hartzeko web orria. 

Zumaiako Odol Emaileek hitzordua hartzeko online aukera ere izango dugu.
Gaur arratsaldean hasi eta astelehenean goizeko 8:00tan itxiko da online txandak hartzeko aukera.
Probetan jarraitzen dugu, beraz, arazoak sortzen badira, aurrez barkamena eskatzen dizuegu.

Hitzordua hartzeko pausu hauek jarraitu behar dira:

https://www.gotatanta.eus/eu web orrian ordenagailuz edo mugikorraren bidez egin dezakezu.

Erreserbatu zita dohaintzan klikatu.



Lehenik, ordua aukeratu behar da, ondoren zure izen abizenak eta NAN zenbakia sartu. Adierazi baita ere zure lehen dohaintza den.
Klikatu GORDE botoian.





Gero mugikor zenbakia eta posta elektronikoa bete behar dira.
Pribatasun politika eta ez naiz robota klikatu ondoren, BERRETSI HITZORDUA botoiari sakatu.



Azken pausua eta GARRANTZITSUA:
Mugikorrean jasoko duzun kodea sartu web orrian hitzordua amaitzeko.
Ondoren, SMS eta posta elektronikoa iritsiko zaizu hitzordua baieztatuz.

Telefonoz edo whatsappez ere hartu daitzezke, astelehena eta asteartean arratsaldeko 17:30etik 21:00ra 609812706 zenbakiaren bidez.

Mila esker.
Zumaiako Odol Emaileak