Herri duina ipar, independentzia!

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Zumaia 2022ko urr. 19a, 10:15

Larunbatean amaitu genuen Independentzia Egunaren harira antolatutako egitaraua. Egunotan, burujabetzaz hausnartu dugu.

Sindikalgintzatik eta feminismotik heldu genion gaiari lehenik, Endika Perez eta Elene Lopetegi Olearen hitzaldiekin. Bizi duinak garatzeko, posiblearen mugak gainditzeko beharra eta borroka kulturalaren garrantzia erakutsi zizkiguten biek, baita aliantzak sortu eta proosamen zehatzak egitekoa ere.

Larunbat goizean, askapen prozesuaren korapiloez eta egungo egoeraz aritu zitzaigun Andoni Olariaga. Eztabaida zaharretan eta inora ez daramaten bideetan katramilatu beharrean, gure proposamen politikoa gaurkotzeko eta herritarrekin batera haranzko bidea egiteko hainbat gako azaldu zizkigun.

Ondore, belaunaldi desberdinetako herritarrekin gozatu genuen egunaz. Beñat Gaztelumendik eta Oihana Bartrak girotutako bertso bazkarian, lehenik; herriko kaleetan zehar elektrotxarangarekin, ondoren; eta Rukula, Kristonak eta Esther Sound Systemen erritmoekim, azkenik. Momentuoro herritarren atxikimendua sentitzea ederra izan zen.

Mila esker egunotako ekitaldietan parte hartu duzuen guztioi; bereziki, txandetan eta bestelako lanetan aritu zaretenoi. Eskerrik asko era batera edo bestera ekitaldiak antolatzen lagundu diguzuenoi ere! Egunotan jasotako babesak indarberrituta, lanean jarraitzea dagokigu orain, herri duina ipar!