Herri Eskolako jolastoki berrituan, zer egingo dute haurrek?

Jolastokietan gertatzen diren desorekei aurre egiteko Herri Eskolan, Tabakalerekin batera lantzen ari garen proiektua barrutik ezagutzeko aukera izango dugu gurasook. Tabakalerako hezitzaileek irakasleekin landuko duten formazio tailerra eskainiko digute martxoaren 15ean

Zumaiako Herri Eskolan orain urte batzuk abiatu genuen prozesua jolastokiak fisikoki moldatzeko. Berriki osatu dugu eraldaketa eta oso pozik gaude emaitzarekin. Ikasleek orain aukera gehiago dute aisia nahi eran antolatzeko.

Baina espazioaren eraldaketak ez ditu ohiko harreman desorekak bukatu. Eta, beraz, horri ere ekin diogu orain, lanketa sakonagoa eginez. Horretarako Donostiako Tabakalerako adituekin batera, proiektua lantzen hasi gara.
Eskolako irakasleek Tabakalerako hezitzaileen formakuntza jasoko dute, harremanen kudeaketan oinarritutakoa, eta ondoren, irakasleek zuzenean ikasleekin jarduerak egingo dituzte horren inguruan.

Bide horretan, orain eskolako gurasook proiektua barrutik ezagutzeko aukera izango dugu. Formazio saio bakarra izango da (proiektuaren oinarria irakasleak eta ikasleak baitira), baina gure haurrek zertan arituko diren ezagutzeko aukera bikaina izango dugu gurasook.
                 
Beraz, proiektua barrutik ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako, martxoaren 15ean arratsaldeko 18:00etan Sagarbideko gimnasioan gurasoentzako tailerra izango da.
 
Edukiera mugatua denez, izena eman beharko da formulario honen bitartez:  https://forms.gle/BPLppjae1a6FNWvj7

Animatu eta parte hartu! Aukera bakarra izango dugu eta!