Beste garaipen bat lortu du Kbi A taldeak eta multzoko lider jarraitzen du

Gipuzkoako xake ligako bosgarren jardunaldia jokatu da pasa berri den larunbatean. Garaipen eta porrot bana izan dituzte Zumaiako Kbi klubeko taldeek jardunaldi honetan.

Bigarren mailan lehiatzen ari den Kbi A taldeak beste garaipen bat lortu du. Gros J taldea izan zuen aurkari larunbatean Hogarrean jokatutako jardunaldian, eta 3,5-0,5 emaitzarekin irabazi zute zumaiarrek. Oier Sarasketa, Xabier Aranzabal, Fermin Lauroba eta David Rodriguez aritu ziren zapatuan klubaren izenean.

Bosgarren jardunaldi honen ondoren B multzoko lidergoan jarraitzen du Kbi A-k, 16,5 punturekin. Goierri izango du aurkari datorren larunbatean. 

Hirugarren mailan, Kbi-ren B taldeak bakarrik jokatu zuen –C taldeak atsedena zuen–, eta 4-0 emaitzarekin galdu zuen Txaturanga klubaren aurka. Julen Perez, Asier Oliva, Adur Perez eta Alaitz Irigoien aritu ziren Kbi B-rekin.

Kbi-ren B taldeak atsedena izango du datorren jardunaldian; C taldeak, berriz, Billabona E taldea hartuko du datorren larunbatean etxean.