Inda Mendi elkarte gastronomikoaren urteurrena ospatuko dute

Inda Mendi elkarte gastronomikoa.

Inda Mendi elkarte gastronomikoaren XLV. urteurrena dela-eta hainbat ekintza antolatu dituzte hilaren 21erako eta 22rako.

Uztailaren 21ean eta 22an Inda Mendi elkarte gastronomikoaren XLV. urteurrena ospatuko dute. Hori dela eta, bertako bazkide, jubilatu eta bazkide onuradunak egun horietan egingo diren ekintzetara gonbidatu dituzte.

Alde batetik, uztailaren 21ean, 21:30ean mus txapelketa antolatu dute. Eta, bestetik, uztailaren 22an, 11:30ean hamaiketakoa eta ondoren bazkaria egingo dute.

Horrenbestez, Indamendi elkarte gastronomikoko bazkide, onuradun eta jubilatuei ospakizunera etortzeko gonbidapena luzatu diete.