Zumaia, behe-laino artean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko mar. 22a, 09:30
Kirol portua behe-laino artean. (Len Bux)

Behe-lainoa izan da nagusi Euskal Herriko kostaldeko txoko askotan eguneko lehen orduetan. Zumaia ere hala esnatu da, laino artean.

Eraikinak, kaleak, txokoak erabat definitu gabe egongo balira bezala esnatu da herria, behe-lainoaren artean. Egoera meteorologiko hori nagusi izan da kostaldeko hainbat gunetan, eta Zumaian ere hala gertatu da. Etxebizitzak sumatzen ziren laino zuriaren artean, eta autoen argiek nahiko lan izan dute lanbroaren artean bidea aurkitzeko.