Josu Waliño ETB1eko 'Ahoz aho' saioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko mai. 23a, 14:07

Ilaski Serranok aurkezten duen arratsaldeko magazinean izan zen atzo puntu.euseko zuzendaria. Besteak beste, interneten euskarazko eskaintza eta eskaria indartzeko deia egin zuen.

Puntueus Fundazioak bost urte beteko ditu 2019an, eta atzo bertan Ilaski Serranok ETB1en aurkezten duen 'Ahoz aho' saioan izan zen Josu Waliño fundazioko zuzendaria. Askotariko gaiak landu zituzten elkarrizketa mamitsua izan zuten. Besteak beste, interneten euskara indartzeko beharraz,  arrasto digitalaz eta euskarak Googlen duen presentziaz hitz egin zuten. 

Elkarrizketa osoa ikusteko aukera hemen.