'Game of thrones' Itzurunera itzuli da

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko api. 6a, 13:16

Game of Thrones telesaila Itzurunera bueltatu da gaur. Ez grabazioa, baina bai zaletuak.

2016ko udazkenean grabatu zituzten telesailaren irudiak Zumaian, eta ordutik makina bat zaletu etorri da geurera.

Gaur telesaileko pertsonaiez jantzitako kuadrilla handi bat gerturatu da Itzurunera. Daenerys, Jon Snow eta Tyrion, beste pertsonaia askoren artean, bueltan izan ditugu Zumaian.