Paco Prieto, Puerto Hurraco, Andoain eta Sadam Hussein

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2022ko abu. 3a, 16:54

Ez dut egin nahi konparaziorik edo loturarik aipatutako izenen artean. Hemezortzi urte bete aurreko uda hartan izandako bitxikeria batzuk aipatuko dizkizuet. Agian gogoan izango dituzue.

Abuztuaren 1eko gertakizun batetaz gogoratu naiz hilabete hau hasi denean. Sadam Husseinen aginduetara, Irakeko tropek Kuwait inbaditu zuten. Petrolioz gainezka zegoen herrialde hau bereganatzen ahalegindu zen, eta horren arira hasi zen Pertsiar Golkoko gerra.

Extremadurako herri txiki batean, berriz, bertako bi familiaren liskarrek ondorio tamalgarriak ekarri zituzten herritar askorentzat. 

Kantauri itsasoko oilarrak berriz, pasaitarrak ziren. San Juan eta San Pedroren garaiak genituen. Bandera handienak bien artean elkarbanatzen zituzten. Baina Kontxak kolore arrosa hartu zuen. Lujanbio, Maritxalar, Ugartemendia, Etxabe, Baxarri eta beste hainbatek osatzen zuten, Paco Prietok prestatutako Erreka. Urte bat falta zen sanjuandarren iraultza lehertzeko. (Hor ez naiz sartuko)

Eta Kilometroak non izan ziren? Abestiak dioen bezela; Kiiiilooometroak 90 ...