Arnaldo Otegi: "Zumaian seguru irabaziko duzuela datorren urteko udal hauteskundeetan"

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2018ko api. 19a, 16:58

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak asteartean Alondegian emandako hitzaldian ia 150 pertsona batu ziren, eta oso aberasgarriak izan ziren haren gogoetak. Laburpen bat osatu dugu Otegik esandako batzuekin.

“Gu ez gara nazionalistak, gu independentistak gara”.

“Herri hau esnatzen hasita dagoela adierazten duten zantzuak daude. Herri honi proiektu erakargarria aurkeztu behar zaio”.

“Herri proiektua sindikatuekin ere egin nahi dugu. Eta feministekin. Posible dugu Herri hau eraikitzeko bidean denon artean egitea? Goazen idaztera eta adostera zer nahi dugun, eta Herri dimentsioa emango lioke horrek. Ez da bakarrik alderdien artean egin behar”.

Lotura honetan duzue hitzalda laburtuta.