EH Bilduko Zumaiako zinegotziok gaurko prentsaurrekoan egon nahiko genuke

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2017ko mar. 3a, 12:17

EH Bilduko Zumaiako zinegotziok gaurko prentsaurrekoan egon nahiko genuke, baina liberaziorik ez dugunez, ezinezkoa izan zaigu norberaren lanarekin uztartzea. Halere, prentsaurrekoan egon ez arren, hurrengo asteetan egingo diren ekitaldietan parte hartuko dugu zinegotziok aktiboki eta zumaiar guztiak ekintzetan parte hartzera animatzen ditugu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Zumaiako Hezkuntza komunitateari eta Ikastetxeei urtez urte hezkidetzako baloreak ikasleekin lantzeko duten konpromisoagatik. Eta gure eskerrak baita ere Zumaiako Berdintasun Foroari, herrian hain beharrezko den kontzientziazio lana egiten duzuelako. Zaintza-lanak gure jendartearen sustengu dira, emakumeei "ezartzen" zaizkie lan horiek sarritan muxu truk. Gauza nabaria da, lan-baldintzak okertzen ari diren honetan, bizitza pertsonala, zaintzak eta lan mundua kontziliatzea gero eta zailago egiten ari zaigula, eta bizitza kalitatea galtze horretan emakumeak dira gehien sufritzen dutenak. Inkestek eguna joan eta eguna etorri gauza bera erakusten digute: soldata ezberdintasunak oso handia izaten jarraitzen du, emakumeen bizkar erortzen dira oraindik zaintza-lan gehienak eta indarkeria matxistak ere astero kasu lazgarriak uzten dizkig. Horrexegatik, lan handia dugu egiteke oraindik, Zumaian azken urteetan lan ederra egiten ari gara denon artean kontzientziazio mailan, eta erlaxatu gabe, jarraitu behar dugu. Horretarako, Eh bildutik gure esku dagoena egiten jarraituko dugu, Udaletxean berdintasun arlorako eta hezkidetzarako baliabide publikoak hobetzen eta herri mailan Berdintasunaren eta feminismoaren alde ari diren talde eta norbabako guztiekin elkarlanean.