Giro ederra repetizioen hasieran egindako Bertsofest saioan

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2024ko api. 15a, 18:00

Bertsofest saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak bigarrenekoz, San Telmo jaien repetizioetarako.

Bertsolari gazteak izan ziren protagonista Zumaiako Bertso Eskolak bigarrenekoz antolatu duen Bertsofest saioa. 50 bat lagun bertaratu ziren ostiral iluntzean Oxford aretora, eta pozik atera ziren bertsolari hauek eskainitako saio bizi eta azkarraz gozatu ondoren.

Honako bertsolariak izan ziren kantuan aurtengo saioan: Maren, Haritz, Irati, Urko, Joar, Amets eta Unai. Gaiak jartzen Unai Narbaiza aritu zen.