Bihar izango da bigarren Bertsofest saioa

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2024ko api. 11a, 11:30

Herriko bertsolarien saioa izango da Oxford aretoan, bihar, ostirala, 20:00etan hasita.

Bertsolari gazteak arituko dira aurten ere santelmoetako bigarren ostiralean, eta tartean Bertso Eskolan dabiltzan gaztetxo batzuk ere bai. 
Alondegian egingo da Bertsofest saioan Bertso Eskolan lantzen diren ariketak eta jolas batzuk tartekatuko dituzte, giro alaian, Iban Narbaizak gidatuta. Sarrera doakoa izango da.

Zatoz Zumaiako bertsolari gazteak entzutera!