Bertso Eskolakoak ere santa eskean

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2024ko ots. 5a, 10:20
Zumaiako Bertso Eskolako kideak ere kopla kantari aritu ziren atzo goizean, Elorriagara bideko baserrietan. Jadarren gora abiatu eta Andremarialdetik jaitsi ziren, Zutrik taldeko trikitilarien laguntzarekin.

Santa Ageda bezperan goiz ederra igaro zuten Bertso Eskolako kideek. Koplari aritu ziren Irati Arakistain, Joar Garate, Josu Manzisidor eta eskolako gaztetxoak, trikitilarien laguntzarekin. Iparragirre baserrian hasi saioa, eta ondoren beste baserri batzuk bisitatu zituzten: Sarrondobekoa, Sarrondogoikoa, Endañetak, San Martin, Saskarate, Agirreazpikoa eta Santa Klara. Erribera kalean ere egin zituzten pare bat saio, bazkaltzera joan aurretik.