Bertso Eskolan hasteko deialdia LH3 eta LH4 mailako ikasleentzat

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2023ko urr. 6a, 18:00

Gure bertso eskolan hasteko deialdia berezia egin nahi diegu Lehen Hezkuntzako neska-mutilei, bereziki 3. eta 4. mailakoei. Foronda kultur etxean izango dira saioak, astean ordubetekoak, arratsaldez, urrian hasi eta ekainera bitartean. 5. mailatik gorako ikasleak asteazkenetan elkartzen hasi dira jada.

Hasiera batean asmoa da 3. eta 4. mailako ikasle berriekin asteartetan elkartzea, eta ezin bada, ostegunetan. Ikasturteari ekiteko lehen saioa antolatu dugu. ZATOZTE!

Urriak 10, asteartea

18:00etan

Foronda kultur etxeko ganbaran

Izena emateko, aurrez bidali datu hauek zumaiakobe@gmail.com helbidera (edo egunean bertan ekarri):

  • Izen-abizenak
  • Ikastetxea eta maila
  • Guraso edo arduradunaren izena
  • Harremanetarako telefonoa eta/edo e-maila
  • Asteko zer egunetan parte hartu ahal izango zenuketen

Iazko taldeak jada hasiak dira eta asteazkenetan elkartzen dira Forondan: DBH1 mailakoak 18:00etan eta LH5 eta LH6koak 19:00etan.