Oihana Iguaran eta Sustrai Colina Euskal Jaian

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2023ko abu. 2a, 12:02

Abuztuaren 11n ospatuko da Zumaian Euskal jaia, eta aurten ere bertsolari ezagunak arituko dira balkoietatik kantari: Oihana Iguaran eta Sustrai Colina.

Abuztuaren 11n Euskal Jaietan bertso saioa egingo dute Oihana Iguaran eta Sustrai Colinak balkoitik balkoira. Bi saio egingo dituzte; lehena eguerdiko 12:00etan, udaletxeko balkoietatik. Bigarren saioa, berriz, Kofradiako balkoietan izango da, 13:00etan hasita.