Santa eskean zumaiarrak, 1950 inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2023ko ots. 5a, 11:00

Santa Ageda eguna gaur, Manuel Mari Garatek utzitakoa argazki zahar bat ekarri nahi dugu, egunari berea emateko.

Izugarri maite zuen Manu Garatek (1937-2013) eskean eta kopla kantari ibiltzea; Santa Ageda egunean jaioa zen, gainera, eta kopla ederrak idatzi zituen 1989an. 1950 inguruan ateratako argazki hau utzi zion Bertso Eskolari, atzean izen-abizenak txukun-txukun jarrita.

Ezkerretik hasita: Pedro Zubia, Joxe Artetxe, Juanito Olaizola eta Pedro Balenziaga.

Garai berean Alondegi aurrean ateratako beste argazki bat ere ekarri genuen duela bi u urte.