Bertsolari gazteak abenduaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2022ko abe. 20a, 09:30

Aurreko bi urteetan abuztuan antolatu genituen gazteen bertso saioak, kalean, eta aurten berriz ere Oxford aretora itzuliko gara.

Bi aste barru bertsolari gazteen saioa antolatu du Bertso Eskolak, Zumaiako Udalaren babesarekin.

Abenduaren 30ean, ostiralean, Alondegiko Oxford aretoan eta 20:00etan hasita, bertsolari hauek arituko dira Maite Aizpurua zarauztarraren gidaritzapean:

  • Peru Abarrategi
  • Izaro Bilbao
  • Joar Garate
  • Haritz Mujika
  • Gorka Pagonabarraga
  • Ekhiñe Zapiain

Sarrerak 3 € balioko du, eta aurrez turismo bulegoan erosteko aukera egongo da, datorren astetik aurrera.