Santelmoak 2022

Bertso saioa, festa giroaren pizgarri

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2022ko api. 23a, 13:44

Atzo gauean, bertso saio ederraz gozatzeko aukera izan genuen Zumaiena aretoan. Pandemia dela-eta, bi urtez urrian egin da saioa, baina atzo, santelmoen txupinazoaren bezperan, festa giroaren pizgarri izan zen kantaldia berriro. Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Oihana Iguaran aritu ziren kantuan, eta Jon Maiarena izan zen gaiak jartzeko ardura. Gozatu ederra hartu zuten aretoa goraino bete zuten entzuleek.