Sebastian Lizaso ostiraleko bertso saioan

Aitor Mendiluzek ezin etorria adierazi digu antolatzaileoi, eta haren ordez Sebastian Lizaso arituko da ostiral honetan, 20:00etatik aurrera, Zumaiena aretoan. Sarrerak aurrez turismo bulegoan eros daitezke.

Unai Manterolaren gidaritzapean, seikote hau arituko da bertsotan ostiralean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Sebastian Lizaso eta Nerea Elustondo

Sarrerak aurrez turismo bulegoan eros daitezke, 8 €-an: goizez 10:00etatik 14:00etara bitartean, eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara.

Segurtasun neurriak: Zumaiena aretoan 300 entzule sartuko dira gehienez (edukieraren erdia baino gutxiago), barruan eta kanpoan tarteak errespetatuko dira, maskara jantzita eraman beharko da nahitaez eta sarreran eskuak garbitu ere bai. Koronabirusaren sintomarik izanez gero (sukarra, eztul lehorra, arnasa hartzeko zailtasunak...), ezingo da aretora sartu.