Bertso eskolako klaseak ere bertan behera

Ikastetxeak eta Foronda kultur etxea itxita egongo direnez, Zumaiako Bertso Eskolak klaseak bertan behera lagatzea erabaki du.

Koronabirusa ez zabaltzeko neurriekin bat egin eta, ikastetxeek itxita jarraitzen duten bitartean, ez da bertso eskolako klaserik emango datozen egunetan.