Bertso-saiorako sarrerak aurrez salgai

Bertso Eskolak jada salgai jarri ditu apirilaren 6ko jaialdirako sarrerak, 8 €-an, turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan.

Unai Manterola arituko da aurten ere gaiak jartzen eta aurkezten. Bertsotan, aldiz,  seikote hau: Miren Artetxe, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aimar Karrika, Maialen Lujanbio eta Jon Maia.