Zatoz Zumaiako helduen bertso eskolara!

Lagun arteko giro paregabean bertsotan aritu eta bertso zaharrak kantatzeko aukera izan nahi duzu? 15 urte baino gehiago badituzu eta bertsoaren harrak heltzen badizu... Ba zorionekoa zu! HELDUEN TALDEA antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak aurten!

Horren inguruan hitz egiteko, urriaren 6an elkartuko gara, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Torreberri gaztetxean. Zain izango gaituzu.

 

Puntuka amaitzen dezu

maiz larunbat gaba?

Bista joaten al zaizu

bertso zaharretara?

Aspertuta al zaude

entzule gisara?

Pasatu nahi badezu

dutxatik plazara...

Zatoz Zumaiko helduen

bertso eskolara!

 

Erlazionatuak