Bertso-saiorako sarrerak aurrez salgai

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2017ko mar. 29a, 16:33

Bertso Eskolak jada salgai jarri ditu apirilaren 21eko jaialdirako sarrerak, 8 €-an, turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan.

Unai Manterola arituko da aurten ere gaiak jartzen eta aurkezten, eta bertsotan seikote hau: Andoni Egaña, Agin Laburu, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Jon Maia.