Beheko Plaza jubilatuen elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu ikasturte honetarako. Mantentze soinketan, yogan, dantzan eta Ttipi-ttapan parte hartzeko aukera izango da aurtengoan. Jakinarazi dute ekintza guztietan edukiera murriztu dutela, eta osasun neurriak gordetzeko protokoloa beteko dutela.