Beheko Plaza elkarteak Hogarreko lehen solairuan duen bulegoa zabalik izango da aurrerantzean. Elkarteak bazkideei jakinarazi die lehengo ordutegi berari eutsiko diola –astelehenetik ostiralera 11:00etatik 12:00etara irekiko dute–, eta bulegora joateko segurtasun neurriak bete beharko direla.