Pistako Gipuzkoako txapelketak jokatuko dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2024ko ots. 16a, 16:00
Txirrindulariak Anoetako belodromoan. (Martin Early)

Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeak pistako Gipuzkoako txapelketetan parte hartuko du asteburu honetan.

Kadete mailan Oñatz Etxabe eta Amets Alberdi arituko dira eta jubeniletan Iker Eizagirre eta Beñat Sainz.

Bi jardunaldi izango ditu Gipuzkoako txapelketak. Larunbat goizean omniuma jokatuko dute, eta lau proba ezberdinen batuketak erabakiko du Gipuzkoako Txapelketa: scratch, tenpo, kanporaketa eta puntuaketa. Igande goizean abiadura proba jokatuko da: bi probek osatuko dute sailkapena, bakarkako abiadurak eta keirinak, hain zuzen.

Igandeko probak amaitutakoan, Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklista guztiek parte hartuko dute Gipuzkoako Txirrindularitzaren aurkezpen orokorrean. Igandean, goizeko 11.30etik aurrera, Gipuzkoako txirrindulari eskola eta talde guztiak Belodromoan aurkeztuko dituzte, eta Gipuzkoako txiririndularitzaren familia argazkia aterako da. 28 txirrindularirekin bertaratuko da Zumaiako Txirrindulari Elkartea.