Viveros San Anton Espainiako Kopan

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2024ko urt. 27a, 13:00

Asteburu honetan Tafallan (Nafarroa) Espainiako Kopa jokatuko da. Pistako denboraldiari amaiera emateko azken lasterketak gelditzen dira: Espainiako Kopa eta Gipuzkoako Txapelketak. Beñat Sainz eta Iker Eizagirre juniorrak eta Amets Alberdi eta Oñatz Etxabe kadeteak izango dira Tafallako proban.

Bestalde, txikienek Irunen izan zuten joan den igandean BTT lasterketa eta taldea alebin nesken mailan nabarmendu zen, podiumera igo baitziren Amalia Agirre, bigarren, eta Amaia Agirre, hirugarren. Mairi Lejarreta Bera ere gertu ibili zen lehen postu horetatik. Bikain Inge Zumeta infantil mailan eta benjaminetan Galder Zumeta. Oinatz Alberdi infantiletan eta Mikel Otaño kimuetan ere bikain aritu ziren. Benjaminek ere gozatu zuten.

Asteburu honetan Lezon BTT martxa batean izango dira Agirre ahizpak.